Usuario:  
Contraseña:
  Espaņol   English   Euskera  
  

Ongietorria Plasentia de Butron web orrialdera.

Anima zaitez museo bera ikusten!!


FACEBOOK-EN GAUDE!

SAKATU IRUDIAN GURE ORRIA IKUSTEKO


Odriozola- Gomez familiak Museoari eman dion Lehmann & Michels torsiografoa aurkezten dugu. Torsiografoa itsasontzietako motoren bibrazio torsionalak neurtzeko gailua da.

Duela 80 urte baino gehiago Tomas Odriozola Gaminde jaunak eta bere semea Jose Miguel Odriozola Gomezek torsiografo hau erabiltzen zuten Bilboko itsasadarrean zeuden itsasontzietako motoren bibrazio torsionalak (helizearenak batez ere) neurtzeko.


2010-03-6: Begoņa Onzainek Museoa bisitatu du. Begoņa Eulogio Onzain Urtiaga kapitainaren alaba eta Rufino Onzain Urtiaga kapitainaren iloba da, gorliztarrak  biak.

Rufino Principe de Asturias itsasontziko bigarren ofiziala zen 1916. urtean hondoratu zenean Brasilgo kostaldean. Nahiz eta zauritua egon, Rufinok dozenaka lagun salbatu zituen.

Begoņaren aitite Eulogio Onzain Ageo kapitaina izan zen. Isla de Luzon itsasontziko lehenengo ofiziala zenean, Balentin Berri-Otxoa santuaren gorpuzkiak Filipinetatik ekarri zituen, 1886. urtean.


2010-08-3: PLASENTIA DE BUTRON MUEOAK ANTOLATUTA ETA KULTURA ZINEGOTZIGOAREN LAGUNTZAREKIN, GAUR ZABALDU DA ERAKUSKETA BERRIA PLENTZIAN:

ITSAS-MOTIBOAK DITUZTEN BURDINAZKO KUTXAK ETA MUNDUKO ITSASARGIEN ERREPLIKAK

Datorren asteburuan, hilak 6, 7 eta 8, Plentziako Udalak antolatutako Itsas Azokaren lehenengo edizioaren harira, Plasentia de Butron Museoak antolatuta eta kultura zinegotzigoaren laguntzarekin, gaur zabaldu da erakusketa berria Plentzian: ITSAS-MOTIBOAK DITUZTEN BURDINAZKO KUTXAK ETA MUNDUKO ITSASARGIEN ERREPLIKAK.

Cristina Mayor eta Koldo Onaindia Mungiako Bildumazaleen Elkarteko kideak kutxa eta itsasargien jabeak dira. 50 urte inguru badaramatzate pieza hauek gordetzen, batzuk oso bereziak direnak.

160 bat burdinazko kutxa eta Ameriketako Estatu Batuetako, Frantziako eta Ingalaterrako 60 bat itsasargiren erreplika izango dira ikusgai hilaren 15era bitartean, Plentziako Udaletxeko areto nagusian.

Bisita-ordutegia: goizeko 9:00etatik 14:00ak arte.


GONZALO DUO etnografo - historialariaren argitalpen berria: LAS FERRERIAS DE BUTRON. EL PUERTO Y LOS ASTILLEROS DE PLENCIA


2009 - 2010 eko ERAKUSKETA

"GURE NAUFRAGOAK"

2009 – 2010eko denboraldian aurkezten ditugun erakusketak eta katalogoak itsasoan hil ziren gure marinelen oroigarri izan nahi dute. Aspaldiko garai haietan, asko eta asko ziren (plentziarrak zein gure herriarekin loturaren bat zutenak) naufragioetan itota hil zirenak, eta hori, gainera, nazio guztietako hainbat itsasontziri gertatzen zitzaien. Zeharkaldiak arriskuz beteta zeuden. Izan ere, kapitainen trebetasuna handia izanda ere, urakan, ekaitz, korronte, laino, gerra‑ekintza eta horrelakoei begira egon behar zen denbora guztian.

Gure lan honetan, 1900etik gaur arteko epea hartu dugu, eta, hurrenkera kronologikoan jarrita, erakusketak 14 auzokoren historia kontatzen du, bai eta itsasontziarena eta heriotza ekarri zien istripuarena ere. Historia horietako bat Principe de Asturias baporearena da (garai hartan Titanic esaten zioten): 1916an, zoritxarreko amaiera izan zuen Punta Boi inguruan (Brasil), eta bertan 425 pertsona hil eta 143 bizirik atera ziren. Itsasontziko kapitain José Patricio Lotina Abrisketa eta bertako makineriako buru Dionisio Oņate Torrontegi, biak plentziarrak, hil egin ziren. Edo Banderas baporearen historia: 1940an, Galiziako kostatik hurbil nabigatzen ari zela, U-53 urpekuntzi alemaniarrak torpedoa jaurti eta hondoratu egin zuen. Itsasontziko kapitain plentziar José Antonio de Madariaga y Zabala hil egin zen, beste 22 tripulatzailerekin batera. Ez dugu erakusketa osoa deskribatu nahi, eta horregatik, bada, gonbita luzatzen dizuegu ezagutzera etor zaitezten.

Azkenik, jakin ezazue handitu egin dugula Museoaren erakusketa iraunkorra: herriko margolari Jenaro Urrutiaren koadro bat gure artean dago. Bestalde, berriro argitaratu dugu Belatik Baporera pinturaren bidez katalogoa, eta nahi duenak eskuragarri du 2010eko egutegia.


Bisita ordutegia:

Goizez: azteazkenetik iganderarte 11:00tatik 14:00ak arte

Arratsaldez: ostiral eta larunbatetan 17:00tatik 20:00ak arte

 

SARRERA DOHAINIK

Berriztatua azkeneko aldiz: 2010eko abustuak 10

 

   Museo Plasentia Butron Museoa    Tel: 94 677 37 25    Fax: 94 677 37 25
Goienkale 27 (Posta kutxa 85)   48620  Plentzia  Bizkaia